Fraternidad-Muprespak, Lanzaroteko UGTrekin elkarlanean, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna ospatu du

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den apirilaren 28an, Langileen Batasun Orokorrak (UGT) Lanzarote uhartean antolatutako ekintzak zirela eta, sindikatuak eta Fraternidad-Muprespak elkarlanean, “Haurdunaldiko arriskuengatiko eta edoskitze naturalarengatiko prestazioari” buruzko jardunaldi bat eskaini zuten.

Blanca Beortegui Sierra UGT sindikatuko Prestakuntza eta Laneko Osasunaren idazkariak aurkeztu zuen ekitaldia bertaratutakoei eta sindikatuetako ordezkariei ongi etorria eginez eta Fraternidad-Mupresparen laguntza eskertuz.

Horren ostean, Pedro Figueras Alfonso Lanzaroteko Fraternidad-Mupresparen ordezkaritzako zuzendariak, UGT sindikatuari gonbidatu izana eskertu eta gure Erakundearen eskumeneko gaien helburuak azaldu zituen. Azalpena bukatzean, José Elias Naranjo doktore eta Fraternidad-Mupresparen Hegoaldeko Lurralde Zuzendaritzako koordinatzaile laguntzailea aurkeztu zuen, eta berak Haurdunaldiko arriskuengatiko eta edoskitze naturalarengatiko prestazioaren (gaztelaniaz, PREL) gai adierazgarrienei buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zuen.

Sindikatuetako 70 ordezkari baino gehiago bertaratu ziren jardunaldira eta interes handia azaldu zuten. Gainera, aurkezpena amaitzean, parte-hartzaileen artean eztabaida interesgarria sortu zen, eta hurrengo ekitaldietarako gai interesgarriak proposatu ziren.

¿Te ha resultado útil?