Fraternidad-Muprespak prebentzio-jardunaldi bat antolatu du Kantabriako La Milagrosa ikastetxean

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Haurren arriskuen prebentzioa maiz ahazten dugun gai garrantzitsu eta sustatu beharrekoa da, hauek egunero aurre egin beharreko arriskuak are gehiago murrizteko xedez. Ikasleek egoera arriskutsuen aurrean kontzientzia hartu behar dute, beren prebentzioaren garrantziaz jabetu eta arriskuon aurrean jokabide seguruenak zeintzuk diren jakin behar dute, etxean, kalean edota eskolan, han igarotzen baitute denbora gehien. Horrela, langile bilakatzen direnean, ezagutzak lanean ere erabiliko dituzte.

Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak prestakuntza saio bat eskaini nahi izan zuen eta, Prebentzioaren II. Astearekin bat eginez,  Polancoko (Kantabria)  La Milagrosa ikastetxean adinen araberako hainbat ekintza antolatu zituen.

Jardunaldia Ricardo Alonso Fraternidad-Mupresparen Kantabriako Prebentzio teknikariak lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eskainitako Eskolako Prebentzioari buruzko hitzaldi batekin hasi zen, bertan bildutako ikasleak parte hartzera animatuz.

Horren ostean, lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasle irabazleari marrazki lehiaketaren aitorpen saria eman zitzaion. Horren kartelak aste honetan zehar izango dira ikusgai ikastetxeko ohar-taulan.

Azkenik, Ignacio Carreras Fraternidad-Mupresparen Kantabriako zuzendariak diploma bat eman zion Ikastetxeko Zuzendaritzari, jardunaldian zehar eskainitako laguntza eskertzeko, bai ikasleek bai irakasleek harrera ezin hobea eman baitzioten ekintzari.

¿Te ha resultado útil?