Fraternidad-Muprespak prebentzioa Cádizko eskoletara helarazi du

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna zela eta, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak antolatutako Prebentzioaren II. Astearen barruan, Cádizko ordezkaritzak eskoletara eraman nahi izan du prebentzioaren kultura, irakasle zein ikasleengana.

Hori dela medio, arriskuen prebentzioari buruzko dibulgaziozko hitzaldi batzuk antolatu ziren apirilaren 24an eta 27an Fundación Educativa ACI San José Esclavas del Sagrado Corazón de Cádiz eskolan, “Prebentzioa eskolara eramatea” izenburupean, irakasleei eta 200 ikasleri zuzenduta.

Fraternidad-Muprespako lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikari Ángel Merlo Torresek eman zituen hitzaldiok, modu bizian gainera, eta bertaratutakoek ere aukera izan zuten parte hartzeko. Halaber, jardunaldiaren gaiari loturiko marrazki-lehiaketan parte hartzera bultzatu zituzten lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak.

Diplomak eta sariak eman eta gero, Fraternidad-Mupresparen Cádizko zuzendari probintzial Rosario Belmontek eman zion jardunaldiari amaiera, bertaratutako guztiei azaldutako interesa eskertuz. Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunaren garrantzia ere azpimarratu zuen, irakasle eta ikasleei prebentzioak eskolan hasi behar duela gogoraraziz.

¿Te ha resultado útil?