Fraternidad-Muprespak prebentzioa Valladolideko eskoletara helarazi du

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak “Prebentzioaren II. Astea” antolatu zuen Valladoliden, lan-arriskuen prebentzioa bazkidetutako 4 ikastetxetara eramanez, irakasle zein ikasleengana, horiek izango baitira etorkizuneko langile eta enpresariak.

Apirilaren 25etik 28ra bitartean, Javier de Benito Población Fraternidad-Muprespako Lan-arriskuen goi-mailako Prebentzio teknikariak eskaini zituen dibulgaziozko bost mintzaldi ikastetxe hauetan: Juan XXIII (Discípulas de Jesús), La Inmaculada de Peñafiel (Hnas. de la Caridad de Santa Ana), Ave María (Vedruna) eta Sagrada Familia (Hijas de Jesús). Adin ezberdinetako 400 ikasle baino gehiagok era aktiboan hartu zuten parte saio hauetan, eta amaieran, heziketaren alorreko arriskuak saihesteko moduei buruzko eztabaida biziak eta galdera txandak izan ziren.

Inés Santos Martínez Valladolideko laguntza-zentroko erizaintzako unibertsitate-diplomadunak (EUD) Sagrada Familia ikastetxeko 40 irakasleri zuzendutako lehen sorospenei buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zuen, eta era oso positiboan baloratu zuten haiek bihotz-biriketako bizkortzean izan zuten parte-hartzea.

Amaitzeko, Javier Saldaña Fraternidad-Mupresparen Valladolideko zuzendari probintzialak gure ikastetxe bazkidetuei eta zuzendariei prebentzioaren kulturaren hedapenarekiko azaldutako erraztasunak eta borondatea eskertu zizkien, eta Mutualitateak antolatuko dituen jardunaldietan parte-hartzera animatu zituen.

Fraternidad-Muprespak prebentzioaren kultura Valladolideko ikasgeletara hurbiltzeko egindako proposamenak oso harrera ona izan zuen ikastetxe guztien arduradunen artean, eta horregatik egin zuten segurtasun eta jarduera egokiei buruzko ekimenarekin bat.

¿Te ha resultado útil?