Fraternidad-Muprespak Prebentzioaren Astea antolatu du Oviedon

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna zela eta, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak ateak zabaltzeko egunak antolatu zituen Oviedon, “Prebentzioaren Astearen” barruan.

Prebentzioaren kultura indartzea da Fraternidad-Mupresparen helburu nagusietako bat lan-arriskuen prebentzioaren alorrean, ezinbestekoa baita laneko ezbeharrei aurre egiteko. Arlo horretan aurrera egingo bada, nahitaezkoa da, batetik, gizarte osoa partaide izatea eta, bestetik, prozedura seguruak nahiz sentsibilizatzeko eta informatzeko jarduerak sustatzea.

Aipatu jardunaldietan, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile dela jakinarazi zitzaien etorkizuneko langileei, eta bertan garatzen diren lan-eremu ezberdinak ere jorratu ziren, besteak beste: prebentzioa, errehabilitazioa eta laneko istripu zein gaixotasunen kudeaketa.

Laneko istripu bat antzeztu zen bisitaldietan, eta istripua izan duen langilea hobetzea eta suspertzea xede dituen urrats guztiei ere heldu zitzaien. Oviedoko Fraternidad-Mupresparen sail guztiek hartu zuten parte jardunaldietan: Harrera, zerbitzu medikoa, erizaintza, fisioterapia, administrazioa eta prebentzioa.

Aste hartan, ikasle talde hauek izan genituen bisitan:

Astelehenean, apirilaren 24an, Masaveu Fundazioa izan genuen gurekin, bi ikasle-talderekin: Mekanizazioko erdi-mailako heziketa eta Elektrizitateko goi-mailako heziketa, 35 ikaslerekin, Francisco García Campak lagunduta.

Ostegunean, apirilaren 27an, Down Sindromearen Elkartea etorri zitzaigun bisitan, 15 ikaslerekin; haietako batzuk praktikak egiten ari dira lan-zentroetan. Beren hezitzaile Isabel Amigo, Silvia Castellanos eta Luz María Noriega ere bertan izan ziren.

Ostiralean, apirilaren 28an, beste bi ikasle-talde ekarri zituen Masaveu Fundazioak: Elektrizitateko erdi-mailako heziketa eta Mekanizazioko goi-mailako heziketa, hamabosna ikaslerekin, orduan ere Francisco García Campak lagunduta.

Padre Vinjoy Fundazioa ere maiatzaren 2ko oroitzapenezko ekitaldira etorri zen, bi ikasle-talderekin: Informatikako oinarrizko heziketa eta Audioprotesien goi-mailako heziketa, 21 ikaslerekin, haien irakasle José Manuel Orregok eta Alicia Portillak lagunduta.

Guztira, 108 lagun azaldu ziren egunotan, ikasle zein irakasle, eta pozik gelditu omen ziren denak bisitaldiekin.

¿Te ha resultado útil?