Fraternidad-Muprespak prebentzioaren kultura Toledoko ikastetxeetara eraman du

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 27an, Laneko Segurtasunaren  eta Osasunaren Nazioarteko Eguna zela eta, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak Prebentzioari eta Lehen Sorospenei buruzko hitzaldi dibulgatzaileak antolatu zituen Toledon, “Prebentzioa eskolara eramatea” lelopean, Nuestra Señora de los Infantes ikastetxean. Ekitaldia DBHko 3. mailako ikasle eta irakasleei zegoen zuzenduta, eta 120 parte-hartzaile bildu ziren. 

Sebastián Villalobos ikastetxeko zuzendariak eman zion mintzaldiari hasiera, eta ondoren, prebentzioari buruz mintzatu zen Felipe Cuellar Fraternidad-Muprespako Lan-arriskuen goi-mailako Prebentzio teknikaria.

Horren ostean, María Teresa Sánchez Rojas doktoreak eta María Corina Jiménez Huerta Fraternidad-Muprespako erizaintzako unibertsitate-diplomadunak (EUD) Lehen Sorospenei buruzko azalpen interesgarri bat eskaini zuten. Amaieran, Bihotz-biriketako Bizkortzearen erakustaldi praktikoa egin zuten  ekitaldian parte hartu zuten ikasleen laguntzaz.

Luis Sobrino Sobrino Fraternidad-Muprespako zuzendari probintzialak eman zion amaiera jardunaldiari, prebentzioaren kultura eskolan ezartzearen garrantzia nabarmenduz.

¿Te ha resultado útil?