Fraternidad-Muprespak prebentzioari buruzko jardunaldi bat antolatu du Kantabrian, La Milagrosa ikastetxean

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Prebentzioaren II. Astearen barruan, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak hainbat jarduera antolatu ditu Santanderreko San José ikastetxean.

DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako prebentzioari eta lehen sorospenei buruzko hitzaldiarekin hasi zen jardunaldia. Ricardo Alonso Lan-arriskuen prebentzio teknikariak eta Sara Velategui Fisioterapeutak eta Osasun Zientzietan doktoregodunak eskaini zuten lehenengo zati hori.  Biak Kantabriako Fraternidad-Muprespakoak dira.

Hitzaldia bi zatitan banatu zen, eta horiei esker, ikasleek eskolako arrisku faktoreak ezagutu eta lehen sorospen gaitasunak berenganatu ahal izan zituzten. Teknika hori oso garrantzitsua dela ere ikasi zuten, noizbait pertsona bat salbatzeko ezinbestekoa izan daiteke eta. Ikasleek badakite dagoeneko larrialdi baten aurrean zer egin behar den lehendabizi: BAS (Babestu, Abisatu, Sorotsi).

Ondoren, lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen artean antolatutako marrazki-lehiaketaren irabazleari saria eman zitzaion. Lehiaketako kartelak ikastetxeko ohar-taulan izango dira ikusgai.

Azkenik, Ignacio Carreras Kantabriako Fraternidad-Muprespako zuzendariak ikastetxeko zuzendaritzari diploma bat eman zion, esker onez, jardunaldia antolatzen laguntzeagatik eta ekitaldiak ikasle eta irakasleen artean harrera ezin hobea izan zuelako.

¿Te ha resultado útil?