Fraternidad-Muprespak prebentzioari buruzko jardunaldi bat antolatu du Las Palmaseko Claret ikastetxean

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 24an, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak lan-arriskuen prebentzioari eta lehen sorospenei buruzko jardunaldi bat antolatu zuen Kanaria Handiko Las Palmaseko Claret ikastetxeko DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat.

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna zela medio, Carlos Macho Las Palmaseko Mutualitatearen zuzendari probintzialak eman zion jardunaldiari hasiera, egun honek munduan duen garrantzia adieraziz eta Mutualitate batek gizarteari eta interes-taldeei dagokienez duen zeregina azalduz. Horrez gain, besteak beste, Escuelas Católicas elkartea osatzen duten ikastetxeei asteko plangintza erakutsi zien.

Horren ostean, Alejandro Quintana Mutualitatearen Las Palmaseko Prebentzioko Goi-mailako teknikariak ikus-entzunezko hainbat materialez baliatuz etorkizunean segurtasunez eta era osasungarriagoan lan egin ahal izateko gai garrantzitsuenak azaldu zituen.

Ondoren, Elias José Luis Naranjo doktoreak hartu zuen hitza, eta lehen sorospenei buruzko mintzaldi bat eskaini zuen. Ikasleek ere parte-hartze aktiboa izan zuten bertan.

Ekitaldiari amaiera emateko, Laneko Segurtasun eta Osasunaren kariaz antolatutako marrazki lehiaketan parte hartu zuten ikasleen sari-banaketa egin zen.

¿Te ha resultado útil?