HAURDUNALDIKO ARRISKUAREN ETA EDOSKITZE NATURALAREN PRESTAZIOARI BURUZKO JARDUNALDIA LANZAROTEN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak “Haurdunaldiko arriskuaren eta edoskitze naturalaren prestazioa” deritzon jardunaldia egin zuen joan den azaroaren 30ean Arrecifen (Lanzarote).

Lanzaroteko Osasunaren Arloari (Ikuskatzailetza Medikoa), lan-aholkulariei eta giza baliabideen arduradunei zuzenduta zegoen ekitaldia batik bat.

Fraternidad-Mupresparen Las Palmasko probintzia-zuzendari Carlos Macho Mishalek eta Mutualitatearen Lanzaroteko ordezkaritzako zuzendari Pedro Figueras Alfonsok eman zioten hasiera ekitaldiari, eta abagunea aprobetxatu zuten bertaratutako guztiei etorri izana eskertzeko.

Ondoren, hegoaldeko lurralde-zuzendaritzako koordinatzaile laguntzaile José Elias Naranjo doktoreak hitzaldi interesgarria garatu zuen haurdunaldiko arriskuaren eta edoskitze naturalaren prestazioaren gai adierazgarrienei buruz.

Naranjo doktoreak bukatutakoan, solasaldi interesgarria abiarazi zuten bertaratutakoek; bertan, halaber, hurrengo jardunaldietan landu beharreko gaiak proposatu ziren.

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

¿Te ha resultado útil?