HIGIENE-ARRISKUAK OLIBA-OLIOKO ERROTETAN. JARDUNALDI INTERESGARRIA JAÉNEN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

2016ko abenduaren 15ean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak Jaéngo Lan-arriskuen Prebentzioko Zentroak antolatutako jardunaldi tekniko batean parte hartu zuen; hain zuzen, "higiene-arriskuak oliba-olioko errotetan" jorratu ziren ekitaldian. Jardunaldia hasi baino lehen, olio-industriako lanaren baldintzak hobetzeko 2016-2017ko kanpaina aurkeztu zen.

Ekitaldian, besteak beste, lan-arriskuen prebentzioko teknikari, erdi-mailako arduradun eta probintziako olio-errotetako zuzendari ugari izan ziren, bai eta Jaéngo Lan-arriskuen Prebentzioko Zentroko zuzendari Manuel Soriano, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako buru Mariola Palacios, CEICEko lurralde-ordezkari Antonio de la Torre eta Fraternidad-Mupresparen Jaéngo probintzia-zuzendari Ángel Gilabert Ruíz ere. 

Mutualitatearen Lan-arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikari Rafael Delgado Portero oliba-olioko errotetan izan litezkeen higiene-arriskuei buruz mintzatu zen; bere hitzaldian, lan-jarduera mota honek berekin dituen higiene-arriskuak aztertu zituen, eta hartu beharreko prebentzio-neurriei eta erabili beharreko banakako babes-ekipamenduei buruz ere hitz egin zuen.

Mintzaldia amaitutakoan, solasaldi bat izan zen, non bertaratutakoek hizlarien lana eta jorratutako gaia aintzatetsi baitzituzten.

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

¿Te ha resultado útil?