“Mutualista solidarioak” ekimena. Jesús Pedrosok Podcast FM zer den azalduko digu.

Publicaciones
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den ekainean, Fraternidad-Muprespa mutualitateak podcast  batean bildu zituen, Gizarte Segurantzarekin eta Administrazioaren zati batekin Elkarlanean Diharduen Mutua dela, laguntzeko eta informazioa emateko egin dituen ekintzak, COVID-19 pandemiaren deklarazioa dela-eta, deklaratutako alarma-egoera dela-eta eta horiek izan duten eraginak direla-eta.

Prestazio ekonomikoei eta laguntza-prestazioei buruzko komunikazio-ekintzak, gure jarduerako zerbitzuak, digitalizazioa, telelana, mutuako zentroen sarean lan egiteko moduan aldaketa, mutualista eta langileentzako lan-arriskuen prebentziorako hainbat ekimen; horiek dira egunero egiten dugun lanaren oinarriak.

Podcast horretan entzun dezakegu Jesús Pedroso FFraternidad-Muprespamutualitateko Komunikazio eta Harreman Instituzionalen Saileko lankidea; gutxi gorabehera lau minutuan, berriro ere dagoeneko genekien zerbait egiaztatu zuen, gure erakundearentzat gogobetetasun handia izan dena: dozenaka, ehunka enpresa ditugu, eta haien konpromisoa egoera honetan espero den araberakoa da. Eta hori agerian geratu da elkarrizketan deskribatu zigun “MuMutualistaolidarioak” ekimenean.

Gure mutualistek egindako ekintza solidarioak hauek izan dira: dohaintza ekonomikoak, osasun-material eta mediku-tresneriaren dohaintza, elikagaien edo premiazko beste produktu batzuen dohaintza, teknologia eta ezagutza lagatzea. Gure omenaldia bideo batean islatuko da. Bideo hori laster emango dugu Youtubeko gure kanalean eta gure arreta-zentroetako itxaron-geletan, eta ekintza eredugarri horiei buruzko berriak jaso dituzten eenpresasolidario horiek identifikatuko ditugu.

 

Entzun PodcastFM

 

Mutualitatearen web atariko Podcast FM atala bisitatzera animatzen zaituztegu.

Gure berrien berri etengabe izateko, gogoratu Fraternidad-Muprespa mutualitateko kanalen bidez jarrai diezagukezula, sare sozialetan edo InForM@ buletin elektronikoan harpidetuta.

Zer iruditu zaizu eduki hau?