Istripuak eta Prebentzioa” horma-irudien erakusketari ongietorria egin dio Bartzelonak

Erakusketak
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Bartzelona

XX. mendeko prebentzioko horma-irudien erakusketa inauguratu du Fraternidad-Muprespak konde-hirian. XX. mende hasieran diseinatu ziren 50 horma-irudiak, eduki grafiko handiarekin, eta VECA & MUGO bildumakoak dira; herritarrei, eta bereziki langileei, lan egitean kontuz ibili behar zutela irakatsi eta jakinaraztea zuen helburu bildumak.

Bartzelonako Fraternidad-Mupresparen zuzendari probintzial Jordi Batallak zabaldu zuen ofizialki erakusketa, eta azaldu zuen prebentzioa giltzarri izan zela Bartzelonako industrializazioan. Askotariko horma-irudiak biltzen ditu erakusketak. 1905ekoa da haietako lehena, Miguel Ángel Quesadak, Fraternidad-Muprespako Komunikazio eta Erakunde Harremanen saileko zuzendariak, uztailaren 19ko (ostirala) ekitaldian adierazi zuen legez. Horma-irudion nahitasuna eta lan-zentroetan egotearen zergatia azaldu zituen Quesadak, baita dokumentazio baliotsu hori bilatu eta topatzeko prozesua ere. 

Bartzelona-Frantzia tren-geltokian dago erakusketa, eta doan bisitatu daiteke datorren uztailaren 28ra arte. Erakustaldi ibiltaria da, eta prebentzioaren kultura sustatzen du. Espainiako hainbat aireportutan egon da ikusgai dagoeneko, hala nola Lanzarote, Fuerteventura, Las Palmas, Málaga, Madril eta Palma Mallorcakoan, baita tren-geltoki batzuetan ere, besteak beste, Madrilgo Chamartín, Kordoba, Zaragoza-Delicias, Valladolid Campo Grande, Sevilla-Santa Justa eta Logroñon, Adif-en Geltoki Irekia programaren baitan.

Hirugarren sektorearekiko elkarlana gauzatzeko tresna nagusia da programa hori. Plataforma bikaina (urtero 15 milioi pertsona baino gehiago igarotzen dira Adif-eko geltokietatik) eskaintzen du bere helburuak betetzen laguntzen dieten jarduerak egiteko, eta, aldi berean, herritarrentzako balioa handitzen dute geltokiek, kultura, gizarte eta ingurumenari loturiko edukiak ematen baitizkie. 
 

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 1

You voted ‘up’