IX. Escolástico Zaldívar sarien banaketa egin da

Sariak edo aintzatespenak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzen den mutualitateak, Escolástico Zaldívar 2804 Osasun eta Segurtasunaren Sariak eman ditu, erakundearen Prebentzioaren VII. Astearen barruan. IX. sari-banaketa streaming bidez egin da. Mutualitateko presidente Carlos Espinosa de los Monteros-ek ireki du eta zuzendari gerente Carlos Aranda-k itxi du. Natalia Fdez. Laviada Prebentzio, Kalitate eta Komunikazio zuzendariorde orokorra izan da ekitaldiaren aurkezlea.

 

Irabazleak

Agbar Taldea erakundeak jaso zuen lehen saria Prebentzioa Plus kategorian. Kategoria horrek laneko ezbehar-kopurua murriztera bideratutako hobekuntza-ekintzak aintzatesten ditu, pandemiak iraun bitartean egindako jardunbide egokiez gain. Hain zuzen ere, erakunde horrek COVID-19ari aurre egiteko garatu zuen kontingentzia-plana aintzatetsi da. Planean, langileen artean kutsatzea prebenitzeko eta pandemiak iraun bitartean populazio osoari ur edangarriaren hornikuntza bermatzeko neurri berritzaileak sustatu ziren.

Cajamar taldeko Banco de Crédito Social Corporativo erakundeak jaso zuen Ongizaterantz aurrera kategoriako saria, ohitura osasungarrien inguruko proiektu onenak aintzatesten dituena. Laneko ongizateko programa oso bat egiteagatik jaso zuen saria. Programaren barruan, elikadura osasungarria, jarduera fisikoaren sustapena, ongizate emozionalaren zaintza eta norbanakoen osasuna babestea sustatu zen langilerian. 

Nidec Arisa erakundeak jaso zuen Prebentzioaz hitz egiten kategoriako lehen saria. Kategoria horretan, barne- eta kanpo-komunikazioko eta dibulgazioko jardunbide egokiak nabarmentzen dira. Epaimahaiaren balorazioaren arabera, laneko segurtasunari buruz egindako barne-komunikazioko programak prebentzio-kultura sendotzen du enpresaren maila guztietan.

Endesa enpresak jaso zuen Prebentzioa sentitzen dugu kategoriako saria. Kategoria horretan hainbat arlotan egindako jardunbide egokiak aintzatesten dira, hala nola genero-ikuspegia txertatzea, zahartzapen aktiboa eta gaitasun bereziak dituzten langileei prebentzioa egokitzea. Enpresako maila guztietan genero-ikuspegia txertatzeagatik, emakumeari egokitutako prebentzio-politika garatzeagatik eta prebentzio-kudeaketan aniztasuna txertatzea lortzeagatik jaso du saria enpresa horrek.

Laneko bide-segurtasuneko jardunbide egokiak aintzatesteko helburua duen Mugikortasun segurua kategoriari dagokionez, Sociedad Mixta del Agua-Jaen, SOMAJASA erakundea izan zen garaile, gidatzerakoan zentzuz jardutearen alde egindako kontzientziazio-lanari esker; aurten bosgarrenez antolatu dituzten Bide Segurtasuneko Urteroko Jardunaldietan jaso dira ekintza guztiak.

Halaber, Montserrat García Osasun Ministerioko Laneko Osasun Arloko buruaren lana aintzatetsi zuen Fraternidad-Muprespa mutualitateak, eta Ibilbide Profesionalari emandako Aparteko Saria eman zion. Laneko medikuntzan espezializatutako mediku hau izan da prebentzio-zerbitzuetan pandemian erabilitako erreferentzia-dokumentua egiten aitzindaria eta koordinatzailea. García-ren esanetan, “bizitza osoa eman dut laneko gaixotasunak eta haien prebentzioa aztertzen. Prebenitzeko, ezagutu egin behar da, eta jarduera horrek hor dirau oraindik”. 

Horrez gain, Mutualitateak Gizarte Segurantzako Nazioarteko Elkarteari eman dio Lan-arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa duen erakundeari emandako Aparteko Saria. Marcelo Abi-Ramia idazkari nagusiak ekitaldian nabarmendu egin zuen beren Vision Zero programak prebentzioaren eremuan izan duen nagusitasuna, eta hau esan zuen: “gida sinple baten gisa hasi zenak gaur egun 16.000 erakunde baino gehiago ditu elkartuta, eta guztiek argi dute istripu guztiak prebenitu daitezkeela”.  

Natalia Fdez. Laviada-k berriro aipatu zuen Escolástico Zaldívar sariek “argi islatzen dutela gure enpresa mutualistek zer nolako garrantzia ematen dioten beren langileen segurtasun eta osasunari maila guztietan”. Hori dela eta, enpresa irabazleak eta euren burua aurkeztu zuten guztiak animatu zituen “lehiakorrago, jasangarriago eta seguruago egingo zaituzten bidetik jarraitzera”.

 

Erakundeen parte-hartzeak

Irekiera-ekitaldian, Carlos Espinosa de los Monteros presidenteak nabarmendu zuen sari horietarako hautagaiek “araudiak betetzetik urrats bat haratago joan direla, eta laneko segurtasunaren eta ongizatearen aldeko konpromiso sendoa hartu dutela jardunbide egokien bidez”, eta gehitu zuen Covid-19aren intzidentziak eragindako ziurgabetasun-garaian egin dutela. “Oraindik ez da lasaitzeko garaia iritsi”, esan zuen.

Carlos Aranda zuzendariak itxi zuen jardunaldia, esanez“gurea bezalako herrialde garatu eta lehiakor batek ezin du izan ezbehar-kopuru hain altua enpresa-sarean”. “Gizarte Segurantzarekin lankidetzan ari den Mutualitatea izanik, ez dugu inoiz ahazten gizartearekiko hartu dugun konpromisoa: prebentzio-jarrera izateak duen garrantziari buruz sentsibilizatzea eta kontzientziatzea; ideia horrekin hasi zen, hain zuzen, Prebentzioaren astea”, gehitu zuen.

 

Sarituen zerrenda osoa

Prebentzioa Plus.

  • Enpresa irabazlea: Agbar Taldea
  • Ohorezko aipamenak: Lonza Biologics Porriño, Servicios Culturales Algama eta Cementos Especiales de las Islas. Ceisa Taldea

Ongizaterantz aurrera.

  • Enpresa irabazlea: Banco de Crédito Social Cooperativo (Cajamar Taldea)
  • Ohorezko aipamenak: AXA Taldea, Sonepark Ibérica Spain eta Vistahermosa Klinika, HLA Taldea

Prebentzioaz hitz egiten.

  • Enpresa irabazlea: Nidec Arisa
  • Ohorezko aipamenak: Feu Vert Ibérica, Argal Alimentación eta Casa Santiveri

Prebentzioa sentitzen dugu.

  • Enpresa irabazlea: Endesa
  • Ohorezko aipamenak: Aquicultura balear, Andros La Serna eta Nuestra Señora de la Luz Zentroa (Hogar de Nazaret Institutu Sekularra)

Mugikortasun segurua.

  • Enpresa irabazlea: Sociedad Mixta del Agua-Jaen, SOMAJASA

Si no pudiste asistir a la gala en directo, a continuación puedes volver a verla:

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 5

You voted ‘up’