JARDUNALDIA MÓSTOLESEN: OSPITALE NAGUSIA ETA PRESTAZIO BEREZIAK

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak “Ospitale nagusiaren proiektua eta prestazio bereziak” deritzon informazio-saioa egin zuen joan den azaroaren 16an Móstolesko ordezkaritzan, Móstolesko Udalarekin elkarlanean.

Bertan izan ziren Móstolesko Udaleko Giza Baliabideen zuzendari Miguel Ángel García Álvarez eta aipatu udaleko prebentzio-zerbitzuko taldea.

Móstolesko ordezkaritzako zuzendari Ignacio Aguado Herrerok eman zion hasiera jardunaldiari. Eraikitzeko bidean dagoen ospitale nagusiaren proiektua azaldu zuen, bai eta aurreko ospitalearekiko hobekuntzak nabarmendu ere. Aitzindari izango da traumatologia-ospitaleen arloan, bere zerbitzuak, instalazioak eta ingurumenarekiko errespetua direla eta.
Ondoren, Ignacio Aguadok eta ordezkaritzako prestazioen kudeatzaile Soledad Escudero Gonzálezek prestazio berezien nondik norakoak eta horiek eskatzeko baldintzak azaldu zituzten. Laneko istripua edo gaixotasuna dela eta behar jakin batzuk dituzten babestutako zein atxikitako langileek eska ditzakete aipatu prestazioak, baldin eta egoera berriari aurre egiteko baliabide ekonomikorik ez dutela egiaztatzen badute.

Jarraian, Prestazio Berezien Batzordeari eska dakizkiokeen laguntzen katalogo irekiaren berri eman zitzaien bertaratutakoei. Izan ere, aparteko gizarte-laguntzak emateaz arduratzen da organo hori.

Azkenik, jardunaldiaren xede ziren gaiei buruzko hainbat alderdi jorratu ziren solasaldi batean.   

¿Te ha resultado útil?