Kantabriako Fraternidad-Muprespak laneko istripuei buruzko jardunaldi bat antolatu zuen

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Maiatzaren 3an, Kantabriako Fraternidad-Muprespak, Kantabriako Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutuarekin (ICASST) elkarlanean, laneko istripuei buruzko jardunaldi bat antolatu zuen: enpresa lidergotik prebentziorik ezaren kostura.

 

Gerente, arriskuen prebentzio teknikari eta hainbat enpresatako beste profesionalek hartu zuten parte ekitaldian gure interes-taldeen artean prebentzioaren kontzientzia sustatzeko xedez, hau da: mutualista, laguntzaile, langile babestu eta bestelako langileen artean; hori baita Mutualitatearen helburu estrategikoetako bat.

 

Amalio Sánchez Grande ICASST institutuko zuzendariak aurkeztu zuen ekitaldia, eta bertaratutako guztien parte-hartzea eskertzeaz gain, prebentzioak enpresan duen eginkizun garrantzitsua nabarmendu nahi izan zuen.

 

Jardunaldia bi zatitan banatu zen, eta Alfonso Gerez Miras Fraternidad-Mupresparen Almeriako Arriskuen Prebentzio teknikariak eman zion hasiera, laneko segurtasunaren eta osasunaren prebentzioaren arloko kudeaketa eta lidergoari buruz mintzatuz. Lidergoa arrakasta lortzeko baldintza da. Prebentzioaren ikuspegia onuragarria izango da soilik zuzendaritzaren babesa badago. Maila guztietan konpromisoa duten zuzendariak lidergo sendo eta nabariarekin uztartuz lortzen da eduki aproposa. Horrela, denek izango dute argi segurtasuna eta osasuna enpresako alderdi estrategikoak direla.

 

Ricardo Alonso Martínez Fraternidad-Mupresparen Kantabriako Arriskuen Prebentzio teknikaria izan zen jardunaldiaren bigarren zatiaren arduraduna, eta istripuen zenbatespen ekonomikoari buruz mintzatu zen, istripua jasan duenarentzat, enpresarentzat eta gizartearentzat giza-kostu eta kostu ekonomiko handiak sortzen baitituzte. Laneko istripu eta lanbide gaixotasunek kalte eta galerak sortzen dituzte. Hainbat metodo daude horiek zenbatesteko. Kalkulu horiek baliagarriak izan daitezen, ezin da kostuak nork jasaten dituen alde batera utzi; kalteak eta horien ondorioak pairatzen dituzten pertsonak eta taldeak identifikatu behar dira.

 

Natalia Fernández Laviada Fraternidad-Mupresparen Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioaren zuzendariorde nagusiak alderdi garrantzitsuenak laburbildu zituen, eta ICASST institutuko hizlarien eta bertaratutakoen parte-hartzea eskertu zuen.

¿Te ha resultado útil?