LANGILE AUTONOMOARI ETA EKINTZAILEARENTZAKO WEB ATARI BERRIARI BURUZKO JADUNALDI INTERESGARRIA LEÓNEN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Mupresparen Leóngo probintzia-zuzendaritzak “Langile autonomoa eta ekintzaileentzako Fraternidad-Mupresparen atari berriaren aurkezpena” izeneko dibulgaziozko jardunaldia antolatu zuen joan den azaroaren 29an. Eskualdeko kolaboratzaile eta autonomoei zuzenduta zegoen ekitaldia.

Fraternidad-Mupresparen Leóngo probintzia-zuzendari María del Carmen Ujidos Morlak ongietorria egin zien bertaratutakoei, bai eta eskertu ere jardunaldira etorri izana.

Fraternidad-Mupresparen ipar-mendebaldeko prestazioen lurralde-koordinatzaile Francisco Barroso Jadraquek hitzaldi interesgarria eman zuen langile autonomoari eta haren legediari buruz.

Amaitzeko, etorritakoek zituzten zalantzak argitu ziren eztabaida bizi batean.

Jardunaldiari azken eman baino lehen, Maria del Carmen Ujidosek ekintzaileentzako Fraternidad-Mupresparen atari berria aurkeztu zuen, eta horren edukia eta erabilgarritasuna ere azaldu zituen.

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

¿Te ha resultado útil?