Lehen sorospenei buruzko ikastaroa eskaini du Fraternidad-Muprespak Gasteizko Niño Jesus ikastetxean

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gasteizko ordezkaritzak, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailearen Prebentzioaren II. Astearen barruan, lehen sorospenei buruzko ikastaro bat antolatu zuen apirilaren 24an eta 25ean Gasteizko Niño Jesus ikastetxeko DBHko ikasleentzat.

Laneko Segurtasunaren Nazioarteko Eguna medio, eta Arabako San Prudentzio patroiaren egunarekin bat etorriz,  Fernando Corres  Arabako Goi-mailako prebentzio teknikariak prebentzioaren garrantziari buruzko azalpena egin eta gure Mutualitateak helarazi nahi duen mezua transmititu zuen.

Ondoren, José Mangana Fraternidad-Mupresparen erizaintzako unibertsitate-diplomadunak (EUD) gehienbat alderdi praktikoko lehen sorospenei buruzko ikastaroa eskaini zuen.

Ikasle eta irakasleak pozik agertu ziren antolatutako saioekin, eta aintzat hartu zituzten ikastaroaren garrantzia eta baliagarritasuna.

¿Te ha resultado útil?