
MÁLAGAKO UNIBERTSITATEKO IKASLEEN BISITA GIDATUA FRATERNIDAD-MUPRESPAKO ZUZENDARITZA PROBINTZIALERA
Fraternidad-Muprespak eta Málagako Unibertsitateak sinatutako hitzarmenaren arabera, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileei buruzko zenbait prestakuntza-jardunaldi antolatu ziren joan den urrian aipatu unibertsitateko Lan Harremanen Graduko bigarren mailako ikasleentzat.
Jarduera akademikoa osatzeko, ikasleek tutoretzapeko bisitaldiak egin zituzten Fraternidad-Mupresparen Málagako Zuzendaritza Probintzialeko instalazioetara 2017ko urtarrilaren 10ean eta 12an. Málagako Unibertsitateko Gizarte eta Lan Ikasketen Fakultateko Gizarte Segurantza saileko arduradun Marina Fernández Ramírez izan da ikasleekin, prestakuntza-jardueraren koordinatzaile gisa. Gure Erakundearen Vélez-Málaga Ordezkaritzako zuzendari Andrés Ruiz Martínez jaunak gidatu ditu Mutualitatearen instalazioetara egindako bisitak. Bisitan zehar, Mutualitateek Gizarte Segurantzako erakunde laguntzaile gisa dituzten eskumenei buruzko azalpenak eman zitzaizkien ikasleei.
Fraternidad-Mupresparen Málagako zuzendari probintzial José Manuel Crespo Figuerolak eskerrak eman zizkien ikasleei prestakuntza-jardueran parte hartzeagatik eta erakutsitako interesagatik. Fakultateko dekanoak ere bi erakundeek sinatutako hitzarmenari jarraiki antolatutako prestakuntza-jarduerak eskertu eta txalotu ditu.