MÁLAGAKO UNIBERTSITATEKO IKASLEENTZAKO JARDUNALDIAK

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak eta Málagako Unibertsitateak sinatutako hitzarmenaren arabera, Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileei buruzko zenbait prestakuntza-jardunaldi antolatu dira aipatu unibertsitateko ikasleentzat.

Urriaren 8an eta 10ean antolatutako hitzaldiak Lan-harremanen Graduaren bigarren mailako ikasleei zeuden zuzenduta.

Gure erakundearen Vélez-Málagako Ordezkaritzako zuzendari Andrés Ruiz Martínezek bere ezagutzen berri eman zuen, Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaile baten zati da eta. Ikasleek arreta handiz jaso zuten informazio hori, gai interesgarria eta, askotan, ezezaguna baita haientzat.

Málagako Unibertsitateko Gizarte Ikasketen eta Lanaren Fakultateko Gizarte Segurantzako Sailaren titular Marina Fernández Ramírezek egin eta koordinatu zituen jardunaldiok.

Jarduera akademikoa osatzeko, tutoretzapeko bisitaldia egingo dute ikasleek Fraternidad-Mupresparen Málaga probintziako zuzendaritzako instalazioetara 2017ko urtarrilaren 10ean eta 12an.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?