MENDEKOTASUNEN PREBENTZIOA LANEAN: GIZA ETA ENPRESA IKUSPUNTUA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak “Mendekotasunen prebentzioa lanean: giza eta enpresa ikuspuntua” deritzon informazio-jardunaldian parte hartu zuen azaroaren 24an Aranda de Dueron. ASEMARek (Arandako eta Erriberako Enpresarien Elkartea) eta Burgosko Enpresarien Elkarteen Konfederazioak antolatu zuten ekitaldia. 

Burgosko Enpresarien Konfederazioaren (FAE) idazkari nagusi Emiliana Molero eta Burgosko Gizakia Helburu elkartearen prebentzio-arloko zuzendari Asunción Rubio Horta izan ziren jardunaldian. Azken horrek alkoholismoak eta droga-mendekotasunak lan-ingurunean sortzen dituzten arazoak eta enpresari berari dakarzkioten kalteak azaldu zituen. 

Era berean, Burgosko UGT eta CCOOko idazkari nagusiek ere parte hartu zuten.

Burgos probintziako zuzendaritzako aholkulari tekniko Carolina Candelas Fernándezek, bestalde, “Mutualitateak eta horiek kontsumo arriskutsuetan duten eskarmentua” izeneko hitzaldia eman zuen; bertan, mutualitateek mendekotasun mota horietan duten funtzioaz aritu zen. 

Horren ostean, Aranda de Dueroko Fraterprevención enpresaren laneko mediku Ascensión Velasco Garcíak prebentzio-zerbitzuek osasun-arloan duten eginkizuna azaldu zuen.

Azkenik, jardunaldiaren xede ziren gaiei buruzko hainbat alderdi jorratu ziren solasaldi batean.

¿Te ha resultado útil?