Mi Frater Paciente, Fraternidad-Muprespa mutualitatearen aplikazioa

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Mi Frater Paciente mugikorretarako aplikazioa da, Fraternidad-Muprespa mutualitateak babestutako langileentzat bakarrik. Bertatik kontsultak erraz egin daitezke, bai osasun arlokoak bai administrazio arlokoak.

Hainbat izapide eta kudeaketa egiteko aukera ere ematen du, hala nola, baja agiriak bidaltzea, prestazioak eskatzeko agiriak, txosten medikoak, irudi medikoak eta proba diagnostikoen txostenak ikusi eta deskargatzeko aukera, besteak beste.

Gainera, Mi Frater Paciente aplikazioari esker, langileek aukera hauek dituzte:

  • Aurkitu beren kokalekutik hurbilen dagoen Fraternidad-Muprespa mutualitate zentroa.
  • Gogoratu hurrengo hitzordu medikoak.
  • Ezagutu honako alderdi hauei buruzko xehetasun guztiak: aldi baterako ezintasunaren prestazio ekonomikoa, haurdunaldiko eta edoskitzaroko arriskuagatik prestazioa, langile autonomoen jarduera etetea edo minbizia edo bestelako gaixotasun larria duten adingabeak zaintzea.
  • Deskargatu jasotako prestazio ekonomikoei dagozkien PFEZ atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiria.
  • Kontsultatu Fraternidad-Muprespa mutualitateko laguntza-prozesuak.
  • Atzitu ikus-entzunezko materiala, gomendio eta ariketa pertsonalizatuekin.
  • Bidali Fraternidad-Muprespa mutualitateari gaixoaren prozesu medikoarekin lotutako dokumentazioa (parte medikoak, txostenak, egiaztagiriak, etab.).

Honako esteka hauetan deskargatu daiteke aplikazioa:

Mi Frater Paciente

 

Mi Frater Paciente eskuragarri duzu Apple Store-n

 

Mi Frater Paciente eskuragarri duzu Google Play-n
¿Te ha resultado útil?