Móstolesko (Madril) ordezkaritzak jardunaldi batean parte hartu du Benjamín Rúa BHIrekin

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Pasa diren martxoaren 22an eta 23an, “Enpresaren produktibitatea eta lan-arriskuen prebentzioa: bi aliatu handi” izeneko jardunaldia antolatu zen Móstolesko Benjamín Rúa BHIn.

Martxoaren 22ko jardunaldian, Móstolesko ordezkaritzako zuzendari Ignacio Aguado Herrerok “Laneko istripuen eragina produktibitatean” hitzaldia eman zuen; bertan, laneko istripuek dakartzaten gastuei heldu zien, bai eta istripuok enpresetan eta gizartean duten eraginari ere. Halaber, nabarmendu zuen lan-arriskuen prebentzioak berekin dituen kostuak ez direla gastua, inbertsioa baizik.

¿Te ha resultado útil?