Mugikorrerako aplikazio berria Fraternidad-Muprespako pazienteentzako

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak gailu mugikorretan erabiltzeko aplikazioa jarri du babestutako langileen eskura, Mi Frater Paciente izenekoa. Tableta eta smartphone telefonoetarako balio du, iOS zein Android erabiltzen dutenak, eta Pazientearen Atarian dagoeneko eskaintzen diren funtzionalitate guztiak biltzen ditu.

Era horretan, Fraternidad-Muprespak eskaintzen duen informazio-zerbitzua gero eta langile gehiagoren eskura dago. Fraternidad-Muprespak erakundearen eraldaketa digitalean aurrera egiten dihardu.

Mi Frater Paciente aplikazioa Google Play eta Apple Store dendetatik deskarga daiteke erabat doan. Aplikazioak Apple gailuetan (iPad eta iPhone) eta Android sistema erabiltzen duten tablet eta telefonoetan funtzionatzen du.

Hona hemen pazienteei eskaintzen zaizkien funtzionalitate nagusiak: laguntza-prozesuak, hitzorduak, froga diagnostikoak, agindutako errehabilitazio tratamenduak eta medikuak agindutako medikamentuak kontsultatzeko aukera. Mi Frater Paciente aplikazioak, halaber, aukera ematen du pazientearen baja mediko guztiak kontsultatzeko.

Mi Frater Paciente aplikazioaren aukera interesgarrienetako bat hauxe da: egindako froga diagnostikoen irudi medikoak ikus daitezkeela, adibidez, erradiografiak. Halaber, aplikazioaren bidez analisien emaitzak atzitu eta PDF formatuan deskarga daitezke.
“Zentroen sarea” izeneko aukerak sistema aurreratua du, Fraternidad-Mupresparen laguntza-zentro administratiborik gertuena aurkitu ahal izateko.

Aplikazioaren gune pribatua erabil dezakete Fraternidad-Mupresparen Pazientearen Ataria dagoeneko erabiltzen duten paziente guztiek. Sarbide datuak (erabiltzailea eta pasahitza) Pazientearen Atarian sartzeko erabiltzen dituzun berdinak dira. Haiek lortzeko, Mutualitatearen edozein zentrotan erregistratu behar zara.

 

  Mugikorrerako aplikazio berria Fraternidad-Muprespako pazienteentzako

Pazientearen ataria

Barneko botoiaEsteka  

Google play

Barneko botoiaEsteka  

iTunes

Barneko botoiaEsteka
¿Te ha resultado útil?