OSASUN KALITATEAREN AINTZATESPENA BERRIZ ERE FRATERNIDAD-MUPRESPARENTZAT. III. EDIZIOA, QH+ 1 AKREDITAZIOA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Osasuna Garatzeko eta Bateratzeko Institutuak (IDIS) QH+ 1 estrella delako akreditazioa eman zion Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespari joan den azaroaren 8an.

Madrilen ospatu zen QH akreditazioen banaketa-ekitaldia, non 21 erakunde berriri eman baitzitzaizkien aipatu egiaztagiriak. IDISen presidente Adolfo Fernández-Valmayorrek inauguratu zuen ekitaldia; haren hitzetan, “kalitaterik gabe ez dago konpromisorik, eta konpromisorik gabe ez dago konfiantzarik; izan ere, akreditazio hauen helburua da ondo egiten dena aintzat hartzea”. IDISen zuzendari nagusi Manuel Vilchesek zorionak eman zizkien egiaztagiria lortu zuten 21 erakundeei.

Bestalde, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Osasun Publiko, Kalitate eta Berrikuntza Saileko zuzendari nagusi Elena Andradasek esan zuen “hirugarrenez eman diren akreditaziook osasunaren sustapena sendotzeko pizgarria direla”.

The Customer Spirit enpresaren sortzaile Ignacio Herrerok "Enpresen bilakaera bezeroaren aroan" izeneko hitzaldia eman zuen; mintzaldi horretatik zera azpimarra liteke: "lehen pazienteengan pentsatzen bagenuen ere, orain, berriz, pazientearen edo bezeroaren lekuan jarri behar dugu. Ospitalea ez da berdin ikusten bertikalki zein horizontalki".

Mutualitatearen Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariorde Natalia Fernández Laviadak jaso zuen “QH + 1 estrella” akreditazioa.

Espainiako osasun-zentroetan ezarritako kalitate-sistemen elementuak bateratu, elkartu eta neurtzen dituen neurri-unitatea da QH akreditazioa. Kalitatearen aintzatespen bakarra, unibertsala eta doakoa da; besteak beste, Fraternidad-Muprespak jaso du ziurtagiri hori, kalitate-sistema mailakatu eta jarraitua ezartzeagatik. Akreditazioa bi urtean behin berritu edo hobetu behar da.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?