Prebentzioa eskolara eraman dugu Jerez de la Fronteran

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna zela eta, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak antolatutako Prebentzioaren II. Astearen barruan, Jerez de la Fronterako Ordezkaritzak eskoletara eraman nahi izan du prebentzioaren kultura, irakasle zein ikasleengana.

Hori dela eta, apirilaren 27an eta 28an, Mutualitatea Jerez de la Fronterako Educación Marianista Fundazioko El Pilar ikastetxean egon zen, arriskuen prebentzioari buruzko dibulgaziozko hitzaldi batzuk eskaintzeko. “Prebentzioa eskoletara eramatea” izan zen mintzaldiaren izenburua eta lehen hezkuntzako 3. mailako irakasle eta ikasleei zuzendu zitzaien.

Rosario Navarro lehen hezkuntzako zuzendariak eman zion jardunaldiari hasiera, eta ondoren, Ángel Merlo Fraternidad-Muprespako Lan-arriskuen goi-mailako Prebentzio teknikariak ikasleak parte hartzera animatu zituen mintzaldi dinamiko bat eskaini zuen. Bestalde, ekitaldian landutako gaiaren inguruko marrazki-lehiaketa bat antolatu zen ikastetxean, eta bertan parte hartu zuten marrazkilari gailenei diplomak eta sariak banatu zitzaizkien hilaren 28an.

Bukatzeko, Isabel Visquert Fraternidad-Mupresparen Jerez de la Fronterako ordezkaritzako zuzendariak eta Miguel Ysasi Hegoaldeko Lurralde Zuzendaritzako koordinatzaile teknikoak eman zioten jardunaldiari amaiera bertaratutako guztiei azaldutako interesa eskertuz. Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren garrantzia ere azpimarratu zuten, irakasle eta ikasleei prebentzioak eskolan hasi behar duela gogoraraziz.

¿Te ha resultado útil?