Prebentzioa Plasenciako ikastetxeetara hurbildu da

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 24tik 27ra, Fraternidad-Muprespak antolatu duen prebentzioaren astearen barruan, Plasenciako Ordezkaritzak Arriskuen Prebentzioari buruzko hainbat jardunaldi garatu zituen La Salle-Guadalupe eta San Calixto ikastetxeetan.

Hauek izan ziren hizlariak: Carmen García González Fraternidad-Mupresparen Plasenciako prebentzio teknikaria eta María Gutiérrez Herrero Mutualitateko erizaintzako unibertsitate-diplomaduna (EUD). Hark, ondoren, bihotz-biriketako bizkortzearen inguruko prestakuntza eskaini zuen.

Ikastetxeetako irakasleez gain, 200 ikasle inguru hurbildu ziren ekitaldira, eta bizkortze praktiketan aktiboki hartu zuten parte, sortu zitzaizkien zalantza guztiei buruz galdetuz.

¿Te ha resultado útil?