Prebentzioa Soriako ikastetxeetara hurbildu da

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 28an, laneko segurtasunaren eta osasunaren nazioarteko egunarekin bat eginez, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak Prebentzioaren II. Astea antolatu zuen Almazáneko Calasancio Divina Pastora ikastetxean, DBHko 75 irakasle eta ikasleri zuzendutako lehen sorospenei buruzko hitzaldi bat eskainiz.

Aurten, Fraternidad- Muprespak irakaskuntzaren alorreko lan-arriskuen prebentzioaren prestakuntza indartu du. Helburua zera da: prebentzioa eskolara eramatea, irakasle zein ikasleengana; eta horretarako, prebentzio eta lehen sorospenei buruzko mintzaldiak eta marrazki-lehiaketak eraman dira aurrera. Heziketa eta prestakuntza prebentzioaren kultura ezartzeko ezinbesteko oinarriak dira.

Irakasle eta ikasleek heziketa horri eskolan ekiten badiote, herrialde honetako etorkizuneko enpresari eta langileek prebentzioaren kultura ereingo dute.

Aurora Arroyo Barasoain ikastetxeko pedagogia-zuzendariak eta Carmen Rubio Valero Fraternidad-Mupresparen Soriako zuzendari probintzialak eman zioten ekitaldiari hasiera.

Ondoren, Amparo Ginés Gutiérrez, Fraternidad-Mupresparen Soriako erizaintzako unibertsitate-diplomadunak (EUD) lehen sorospenei buruzko mintzaldi interesgarria eskaini zuen, ikasle parte-hartzaileen laguntzaz bihotz-biriketako bizkortzearen erakustaldi praktikoa eginez.

¿Te ha resultado útil?