Prebentzioan hezitzea: Fraternidad-Muprespak Tenerifeko Tacoronte ikastetxean antolatutako jardunaldia

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 25ean, Prebentzioaren II. Astea zela eta, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak Prebentzioari buruzko hitzaldi dibulgatzailea antolatu zuen, “Prebentzioan hezitzea” izenburupean, Santa Cruz Tenerifeko Tacoronte ikastetxean.  

Miguel Ángel Martín de León Fraternidad-Muprespako Prebentzio teknikariak eman zion ekitaldiari hasiera ikasleei bertaratu izana eskertuz. Ondoren, 8 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzendutako hitzaldiaren helburuak azaldu zituen. Horren ostean, mintzaldi interesgarri, argitzaile eta dinamikoa eskaini zuen eta ikasleek ere parte hartu zuten.

Ondoren, Zaira Barreto Rodriguez Mutualitateko erizaintzako unibertsitate-diplomadunak (EUD) lehen sorospenei buruzko ikastaroa eman zuen, eta horrek ere interes handia piztu zuen ikasleen artean.

Azkenik, Raquel Domínguez Hernández Fraternidad-Muprespako aholkulari teknikoak eman zion amaiera jardunaldiari, prebentzioaren kultura eskolan ezartzearen garrantzia nabarmenduz. Azalpena amaitzerakoan, bertaratutako guztien parte-hartzea eskertu zen, eta haiek jardunaldia oso interesgarria izan zela adierazi zuten.

¿Te ha resultado útil?