
RED SISTEMAREN BIDEZKO AUTONOMOEN ALTAK ETA BAJAK
Publicaciones
Afiliazioaren esparruan, GSDOko RED Sistemaren erabiltzaileei eskaintzen zaien kudeaketa bizkortze aldera, zerbitzu berri bat gehitu da, beren kontura lan egiten duten langileen eta langile autonomoen araubide berezian (LAAB) altak eta bajak egiteko RED Sistemaren bidez.
RED Sistema erabiltzeko baimena dutenek aukera izango dute LAABeko alten eta bajen mugimenduak on line egiteko.
Sistema horren bidezko alta eta baja izapideak egiteko, hurrengo alderdiak izan beharko dira kontuan:
- Datuak igorri dituena izango da RED sistemako arduraduna, eta berak izan beharko du egindako eskaera ziurtatzen duen dokumentazioa.
- Izapideak egingo dituen RED Sistemaren arduradunak Langile Autonomoaren GSZ izan beharko du. Horretarako, FR.103 eta FR.104 ereduak aurkeztu beharko ditu, kasuaren arabera.
Deskarga FR.103 EREDUA - RED sistemaren ordezkapen baimena
Deskarga FR.104 EREDUA - GSZ ESLEITZEKO/DESEGITEKO ESKAERA
Deskarga RED ALBISTEAK - 2011 08 Buletina "Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"