Salamancako eskoletara prebentzioa helarazi dugu

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 25ean, 27an eta 28an, Prebentzioaren II. Astea zela eta, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak dibulgaziozko hitzaldiak antolatu zituen Divino Maestro, San Juan Bosco, San Agustín eta María Auxiliadora ikastetxeetan.

“Prebentzioa eskolara eramatea” lelopean, bost mintzaldi eskaini zituen Olga Boyero de Dios Mutualitateko lan-arriskuen goi-mailako prebentzio teknikariak. 7 eta 12 urte bitarteko 300 ikasle inguruk hartu zuten parte.

Horrez gain, lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako marrazki-lehiaketak antolatu ziren San Agustín eta María Auxiliadora ikastetxeetan.

¿Te ha resultado útil?