Taller de primeros auxilios impartido en Barcelona por Fraternidad-Muprespa

Tailerrak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den apirilaren 26an Lehen Sorospenei buruzko Tailer bat eskaini zen  Fraternidad-Mupresparen Bartzelonako zuzendaritza probintzialean, Prebentzioaren aldeko II. Astean antolatutako ekintzen ildoaren barruan. Óscar Luquin Mutualitateko Prebentzio teknikariak  eta Lidia García Fraternidad-Mupresparen Bartzelonako erizaintzako unibertsitate-diplomadunak (EUD) eman zuten tailerra.

Tailer honen helburua zera izan zen: langileei, edozein motatako istripua pairatu duten pertsonei era eraginkorrean lagundu ahal izateko oinarrizko ezagutzak transmititzea eta lehen sorospenak aplikatzeko funtsezko teknikak irakastea; behar izanez gero, lanpostuetan zein eguneroko bizitzan aplika ditzaten.

Tailerrak alderdi praktikoa eta teorikoa izan zituen eta parte-hartzaileek hainbat teknika ikasi zituzten: bihotz-masajea nola eman, hemorragia bat nola gelditu, erredura baten aurrean nola jokatu, etab.

Harrera ona izan du tailerrak bertaratutakoen artean eta ezagutza berriak bereganatu izanagatik pozik agertu dira.

¿Te ha resultado útil?