TOMELLOSOKO FRATERNIDAD-MUPRESPAK MODU SOLIDARIOAN BILDUTAKO BALIABIDEAK ENTREGATU DIZKIO GURUTZE GORRIAREN BATZARRARI

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Tomellosoko Fraternidad-Muprespak  kanpaina solidarioa antolatu du Gabonetan elikagai ez-galkorrak eta jostailuak biltzeko. Horrez gain, alde guztiz originala izan du, izan ere, Fraternidad-Muprespako fisioterapeuta den José María Bellók txapen salmenta antolatu du, eta guztira 2.077 € lortu dira ekimen horrekin. 

Fraternidad-Muprespan modu solidarioan bildutako baliabideok Tomellosoko Gurutze Gorriaren Batzarrari entregatu zaizkio. Bildutako elikagaiak eta dirua joan den urtarrilaren 12an entregatu ziren. Jostailuak, berriz, Errege-eguna baino lehentxeago entregatu ziren, eskualde horretako haur behartsuenen artean banatzeko asmoarekin. 

Tomellosoko Gurutze Gorriaren presidente Marco Antonio Ruiz Moralesek kanpaina solidario honetan parte hartu duten erakunde guztien solidaritatea azpimarratu du entrega-ekitaldian. Izan ere, haiei esker lortu da hainbeste jostailu erostea (horien balioa guztira 2.000 € izan da), 417 kilo elikagai biltzea eta José María Belló jaunaren ekimenari esker dirua biltzea. Gurutze Gorriaren presidenteak azaldu duenez, anbulantzia berria erostera zuzenduko dira.

Fraternidad-Muprespatik gizarteari eta, bereziki, pertsona behartsuenei zuzendutako mota askotariko garapen proiektuak sustatu nahi ditugu.

¿Que te ha parecido el contenido?