
TRAUMATOLOGIAREN ETA KIRURGIA ORTOPEDIKOAREN NAZIOARTEKO XVI. SINPOSIOAREN AURKEZPENA ETA INSKRIPZIO BULETINA
Lagun agurgarria:
2010eko urriaren 15erako eta 16rako (ostirala eta larunbata) Traumatologiaren eta Kirurgia Ortopedikoaren Nazioarteko XVI. Sinposioa antolatu dugula jakinarazten dizut. Aurreko urteetan bezala, Madrilgo ospitalean (Paseo de la Habana 83-85) egingo da, ekitaldi aretoan.
Sinposioa Lan Patologiari buruzkoa izango da, eta izenburu hau izango du: “TRAUMATOLOGÍA LABORAL: PATOLOGÍA DEL ESFUERZO Y DEL EJERCICIO”. Bi egun horietan, patologia honen problematika ohikoenari buruzko gure esperientziak partekatu ahal izango ditugu.
Erantsita bidaltzen dizudan aurreprograman ikus dezakezun bezala, gai hauetan adituak diren eta nazio mailan zein nazioartean ospetsuak diren espezialistek hitz egingo dute. Egun hauek zure agendan kontuan hartzeko eskatzen dizut, eta bertan izango zarela espero dut.
Laster jarriko gara zurekin harremanetan sinposiora etorriko zaren jakiteko.
Zure eskura gauzkazu edozein argibide edo informazio behar baduzu, eta jaso ezazu agur bero bat Antolaketa Batzordearen eta neure izenean.
Luis Cortés Arcas doktorea
Sinposioko presidentea
Ekitaldiari buruzko datuak:
Arrazoia: | “TRAUMATOLOGÍA LABORAL. PATOLOGÍA DEL ESFUERZO Y DEL EJERCICIO” NAZIOARTEKO SINPOSIOA |
Eguna: | 2010eko urriak 15 eta 16 |
Lekua: | Fraternidad Mupresparen Hospital Central ospitaleko ekitaldi aretoan. Paseo de la Habana, 83-85. Madril. |
Deskargatu Sinposioaren programa
Deskargatu Inskripzio buletina
Esteka Hospital Central ospitaleko zentroaren fitxa - Fraternidad Muprespa