“X solidarioa markatzeko milioi bat arrazoi” argazki-erakusketa birtuala

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte  Ekintzako GKEen Plataformak “X  solidarioa  markatzeko milioi bat arrazoi” argazki-erakusketa inauguratu zuen atzo, Olmo Calvoren argazkiekin. “X Solidarioari” esker finantzatutako GKEen sei proiektu biltzen ditu erakusketak, hots, Interes  Sozialeko jardueretara, elizara edo bi helburuetara bidera ditzaketen zergen zatia, bi laukitxoak markatzen badira. 

Irudien bidez ikus daiteke nola markatu lauki hori errenta-aitorpenean, errealitate erabat desberdinei erantzuna emateko, baina helburu berarekin: ahultasun-egoeran dauden pertsonei laguntzea, inoiz baino garrantzitsuagoa dena COVID-19k sortu duen osasun-, gizarte- eta ekonomia-krisiaren ondorioz gizarteak bizi duen testuinguruan.

Hemen klik eginez bisita daitekeen argazki-erakusketa honako hauek osatzen dute: Ezgaitasun fisikoa eta organikoa duten pertsonen autonomia sustatzeko programa estrategikoa (COCEMFE); genero-indarkeriaren biktima diren eta/edo gizarte-bazterketa arriskuan dauden emakumeentzako informazio- eta aholkularitza-gune integrala (Bakearen aldeko mugimendua - MPDL); gizarte-ikerketako proiektua, autismoa duten pertsonen bizi-kalitateari buruzko eta bizi-kalitate horretan eragiten duten faktoreei buruzko ezagutza sustatzeko (Espainiako Autismo Konfederakundea); "Adinekoei tratu ona ematea: tratu egokia eta tratu txarren aurkako babesa sustatzea" programa (Espainiako Gurutze Gorria); pertsona gorren informazioa eta komunikazioa eskuratzeko programa-zerbitzua (FIAPAS); eta "Ospitaleratutako sortzetiko kardiopatiak dituzten haur eta gazteei eta haien familiei arreta" programa (Menudos Corazones Fundazioa).

Fraternidad-Muprespa mutualitateak 2019an lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Gizarte Ekintzako GKEen Plataformarekin, Estatu mailako erakundea, talde ahulen alde eta gizarte-bazterketaren aurka lan egiten duten gobernuz kanpoko 33 erakunde biltzen dituena. 

Ekainaren 30era arte egongo da indarrean errentaren aitorpena aurkezteko epea. 

¿Que te ha parecido el contenido?