XX. MENDEKO LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO HORMA-IRUDIEN ERAKUSKETA. KANARIA HANDIKO AIREPORTUA

Erakusketak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den abenduaren 7an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak XX. mendeko lan-arriskuen prebentzioari buruzko horma-irudien erakusketa ibiltaria inauguratu zuen Kanaria Handiko Aireportuan, laneko segurtasunaren, prebentzioaren eta osasunaren ildoan. 

Erakusketa Fuerteventurako Aireportuan eta Lanzaroteko Aireportuaren uharte arteko terminaleko (T2) erakusketa-aretoan ere egon zen ikusgai joan diren azaroan eta urrian, hurrenez hurren.

Hautatutako 50 horma-irudiek VECA & MUGO bilduma osatzen dute, 1992an Carlos Velascok abian jarritakoa; gaur egun, 7000 horma-irudi inguru ditu bildumak.

Erakusketaren inaugurazioan honako hauek izan ziren, besteak beste: Kanaria Handiko Aireportuko zuzendari Alberto Martín, aireportuko Giza Baliabideen arduradun Ana Isabel Culebras, AENAko zenbait ordezkari eta Fraternidad-Mupresparen Las Palmasko probintzia-zuzendari Carlos Macho Mishal.

Horma-irudiak datorren abenduaren 30era arte egongo dira ikusgai, eta aireportu honetatik igaroko diren 300.000 bat bidaiarik bisitatuko omen dituzte.

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 1

You voted ‘up’