Minbiziak edo gaixotasun larriek eragindako adingabekoak zaintzeagatiko prestazio ekonomikoa

Zer da?

Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutualitateek beren enpresa mutualistetako langileentzat eta autonomoentzat kudeatzen duten sorospen erako prestazioa da.

Bere helburua da lanaldia murriztu behar duten pertsonek izaten duten diru-sarreren galera konpentsatzea, minbiziak edo gaixotasun larriek eragindako seme-alabak edo beren kargurako adingabeak zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko, ospitaleratze-denboran eta gaixotasunaren tratamendu jarraituan.

Nor izan daiteke onuraduna?

Lanaldia gutxienez % 50ean murrizten duten langileak, baldin eta Gizarte Segurantzako sistemaren araubide batean afiliatuta badaude eta alta egoeran badaude, eta kasu bakoitzean beharrezkoak diren gutxieneko kotizazio-aldiak egiaztatzen badituzte.

Guraso, adoptatzaile edo hartzaileetako bat bakarrik izan daiteke prestazioaren onuraduna, minbizia edo bestelako gaixotasun larria duen adingabe-kopurua edozein bada ere, eta zainketa zuzena, jarraitua eta etengabea behar badu (prestazioa txandakatzeko aukera dago).

Nola ordaintzen da eta zein da zenbatekoa?

Gertakizun profesionaletatik edo, hala badagokio, gertakizun arruntetatik eratorritako aldi baterako ezintasunagatiko prestaziorako ezarritako oinarri arautzailearen % 100eko sorospena izango da prestazioa, eguneko sortzapenekoa, eta lanaldiak duen murrizketa-portzentajea aplikatuko zaio.

Prestazioaren aldian egindako kotizazioak legokiokeen zenbatekoaren % 100ean handitutakotzat hartuko dira, baldin eta prestazio jakin batzuetarako murrizketarik gabe mantendu izan balira. Enpresak murriztu gabeko lanaldiari dagokion zati proportzionala ordainduko du.

Norberaren konturako langileek % 75eko hobaria izanen dute kotizazioetan.

Eskaera

Posta elektronikoz, dagokion ereduaren eta beharrezko dokumentazio espezifikoaren bidez (ikus “Inprimakiak”). Dagokion laguntza zentroan.

 

Epeak

Fraternidad-Muprespa mutualitateak prestazioa onartu edo ukatzeko ebazpena emanen du, eta 30 egun balioduneko epean jakinaraziko du.

Izapideak egiteko inprimakiakEduki honi buruzko informazio gehiago
¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 2

You voted ‘up’