Gaixotasun profesionalak behatzeko aldia

Laneko gaixotasunaren azterketa medikoa egiteko behar den denbora, behin betiko diagnostikoa atzeratu behar denean. Aldi horretan lanean baja hartzen badu, gehienez ere sei hilabete iraunen du, eta beste sei hilabetez luzatu ahalko da, gaixotasuna aztertu eta diagnostikatzeko beharrezkoa dela uste denean.