Fraternidad-Muprespa mutualitateak Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Espainiako XI. Kongresuan parte hartu du

Ekitaldiaren laburpena
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Madrid

Otsailaren 6tik eta 8ra egin zen «Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Espainiako XI. Kongresua (CEMET): Lana Gaitasunetara Egokitzen», Santander Bankuaren Madrilgo Zentro Korporatiboan, Laneko Medikuntzako Espezialisten Espainiako Elkarteak (AEEMT) antolaturik.

Larunbateko jardunaldian, José Ignacio Mora doktoreak, Fraternidad-Muprespa mutualitateko Laneko Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Laguntzako Koordinatzeko Zentroko zuzendaria bera, «Laneko istripuaren edota lanbide-gaixotasunaren ostean berriro laneratzea» izeneko mahai-inguruan parte hartu zuen, honako txosten honekin: «Pazienteen errekuperazioa laneko istripu larri baten ondoren». Bere agerraldian, laneko istripuen bilakaerari buruzko datuak partekatu zituen, eta azaldu zuen zer-nola heldu behar zaion altari, aldi baterako ezintasun-prozesu luzeak igaro ondoren.

Morak deskribatu zuen zer lau fase bete behar diren baja-denboraldi  luze baten ostean: enpresaren egoera; jardunbide egokien kode bat, zerbitzua hobetzera bideratutako ekintza-multzora bideraturik; langileen ordezkarien adostasuna; eta lanera bueltatzeko politika, ekintza hori gidatzeko elementuen diseinua bilduz.

Era berean, nabarmendu zuen  legerian zer aldaketa izan diren, prestazio bereziei buruzko urriaren 28ko ebazpenetik eratorrita.

¿Te ha resultado útil?