
FRATERNIDAD-MUPRESPAK FISIKA MEDIKOKO ELKARTE ESPAINIARRAREN ETA BABES ERRADIOLOGIKORAKO ELKARTE ESPAINIARRAREN IV. KONGRESUAN PARTE HARTU DU, VALENTZIAN
Pasa den ekainaren 25ean, Fisika Medikoko Elkarte Espainiarraren eta Babes Erradiologikorako Elkarte Espainiarraren IV. kongresu bateratua egin zen Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Berrikuntzarako Hiri Politeknikoan. Kongresuan, “Física y Salud: Retos de la Física Médica y la Protección Radiológica” lelopean, kalitate eta zehaztasun zientifiko handiko hainbat txosten azaldu ziren, eta gai interesgarriak ere eztabaidatu ziren. Bertaratu ziren profesionalak uste baino gusturago atera ziren.
Margarita Barrigón Tadeo doktoreak, Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Fraternidad-Muprespa Mutualitateko Osasun Kudeaketaren Saileko zuzendariak, Kongresuan parte hartu zuen aurkezpen honekin: “Implantación de un Sistema de historial dosimétrico, para la gestión de la seguridad radiológica de los pacientes, en 83 instalaciones de radiodiagnóstico médico”; gaixoaren segurtasun erradiologikoren eta gaixoek jasotako erradiazio-dosiaren optimizazioaren kontuetan indarrean dagoen araudia betetzean datza, Kalitate Bermearen Programaren barruan. Ikerketa horretatik ondorioak atera eta protokolo bat ezarri da, non gaixoaren historia dosimetrikoa jasotzen den gaixoaren segurtasun erradiologikoaren baldintza berriak betez eta kalitate eta segurtasun erradiologikoa ziurtatzen den.
Txosten interesgarria iruditu zaie ekitaldira hurbildu diren profesionalei.
Beste behin ere, Fraternidad-Muprespak izaera mediko eta zientifikoko ekimenen aldeko apustua egin du, gure gaixoen ongizaterako prozedura berriak sortzen lagunduz.
Segurtasun erradiologikoa kudeatzeko historia dosimetrikoaren sistema bat ezartzeari buruzko txostena ikusi nahi izanez gero, ikusi hurrengo bideoa

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"