
FRATERNIDAD-MUPRESPA MÁLAGAKO UNIBERTSITATEAREKIN LANKIDETZAN ARI DA
Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile den Fraternidad-Muprespa ondoz ondoko bigarren urtez gonbidatu dute Málagako Unibertsitatearekin lan egitera, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileek nola funtzionatzen duten eta horien berezitasunak zeintzuk diren azaltzeko hitzaldiak emateko.
Joan den urriaren 27 eta 29ko jardunaldiak bi erakundeek 2012ko urtarrilaren 23an sinatutako akordioari jarraiki egin dira.
Fraternidad-Mupresparen Vélez-Málagako Ordezkaritzako zuzendari Andrés Ruiz Martínez jaunak eta Gizarte Ikasketen eta Lanaren Fakultateko Gizarte Segurantzako Sailaren titular Marina Fernández Ramírez andereak eman dizkiete hitzaldiak Lan-harremanetako Graduko bigarren mailako ikasleei. Jardunaldiak osatzeko, ikasleek Mutualitatearen instalazioak bisitatuko dituzte urtarrilaren lehen hamabostaldian.
Fraternidad-Muprespak prestakuntzaren, gardentasunaren eta beste erakundeekin batera lan egitearen alde egiten du.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"