FRATERNIDAD-MUPRESPAK ABSENTISMOARI BURUZKO JARDUNALDI BATEAN PARTE HARTU DU, CC.OO.-K ANTOLATUTAKOA COLLADO VILLALBAN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Azaroaren 18an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile den Fraternidad-Muprespak jardunaldi batean parte hartu du Collado Villalban (Madril) CCOOrekin batera, Absentismoari eta Laneko Istripuei buruz.

Jardunaldia absentismoari buruzko mahai-inguru batekin hasi da. Horretan parte hartu du Julio Santos Palacios jaunak, Fraternidad-Muprespako Mutualisten Defentsarako Saileko zuzendaria. Hitzaldi bat eman du “Mutualistek lanera ez agertzean duten zeregina” gaiari buruz, eta gure erakundeen ezaugarriak eta estaltzen ditugun prestazioak aipatu ditu. Halaber, Mutualitatean Kontingentzia Arruntak nola kudeatzen ditugun ere azaldu du. Jarraian, krisi ekonomikoaren garai honetan absentismoak izan duen bilakaeraren datuak eman ditu, aldi baterako ezintasuna kudeatzeko Espainiako eredu konplexua eta Mutualitateen Legeak ezarri dituen aldaketak azalduz.

Ondoren, Carmen Mancheño Potenciano anderea mintzatu da, CCOOko Laneko Osasunaren Idazkaritzako Laneko Medikua Madrilen, eta horrek ere “Absentismoa eta Laneko Segurtasuna” gaiari heldu dio.

Bigarren mahai-ingurua Laneko Istripuei buruz izan da. Horretan parte hartu dute Manolo Barroso Carranco jauna, CCOOko Laneko Osasunaren Idazkaritzako lan-arriskuen prebentziorako goi-mailako teknikaria Madrilen. Horren txostenaren gaia hauxe izan da: “Guadarrama Mendilerroko Eskualdeko ezbehar-kopuruari buruzko datuak”.

Ondoren, Josefina López Marín andereak hitz egin du, lan-arriskuen prebentziorako goi-mailako teknikariak, eta “Laneko istripuak gertatzen direnean jarraitu beharreko protokoloak” zeintzuk diren azaldu ditu. Jarraian debate bizia hasi da, Prebentzioko 60 ordezkari baino gehiagoren parte-hartzeari esker.

Ekitaldiari Carmelo Plaza Baonza jaunak eman dio bukaera, CCOOko Laneko Osasunaren Idazkaria Madrilen. Horren eskerrak eman dizkie bertaratu diren guztiei.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?