
FRATERNIDAD-MUPRESPA KORDOBAKO UNIBERTSITATEKO PRESTAKUNTZAN LAGUNTZEN ARI DA
Kordobako Unibertsitateak Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa gonbidatu zuen Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko ikastaroan hitzaldi bat ematera. Azaroaren 9tik 17ra izan zen, eta prebentzio-teknikariei zuzenduta egon zen.
Ikastaroa Kordobako Unibertsitateko Areto Nagusian egin zen.
Sonia Medrano Pascual andereak, Mutualitatearen Hegoaldeko lurralde-zuzendaria denak, hitzaldi honekin hartu zuen parte: “Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak”; jarraian, Hegoaldeko Lurralde-koordinatzaile tekniko José Luis Juan Chico jaunak ere bai, “Aldi Baterako Ezintasuna” hitzaldiarekin.
Gure parte-hartzeari “Ezintasun Iraunkorra” hitzaldiarekin eman genion amaiera. Ondorioak Balioztatzeko Hegoaldeko koordinatzaile Claudio Espejo Garrido jaunak eman zuen hitzaldia.
Bi jardunaldien bukaeran, debate bizia sortu zen, eta modu aktiboan hartu zuten parte bertaratu ziren pertsona guztiek.
Kordobako zuzendari probintzial Inmaculada Rufián Peña andereak eman zion amaiera ikastaroari, bai ikasleei bai Kordobako Unibertsitateari Fraternidad-Muprespa-ko profesionalengan jarri zuten konfiantzagatik eskerrak emanez.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"