GASTEIZKO FRATERNIDAD-MUPRESPA-K “ZAINDU ZURE BIZKARRA” IZENEKO TAILERRA ESKAINI ZUEN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Azaroaren 30ean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa-ren Arabako Zuzendaritza Probintzialak tailer bat eskaini zuen muskulu-lesioak ekiditeko. Tailerraren izena hauxe izan zen: “Zaindu zure bizkarra”. Gasteizen eskaini zen, gure laguntza-zentroan.

Bizkarreko mina edozeini gerta dakiokeen zerbait da. Estresa eta jarrera txarrak, besteak beste, errealitate deseroso hori eragiten duten faktoreak dira, pixkanaka-pixkanaka gure bizi-kalitatea oztopatzen dutenak. Bizkarreko mina gure ohiturak aldatuz eta zenbait aholku errazen laguntzaz ekidin eta prebenitu ahal dugu, jarrera-higienearen bitartez. Horri esker, hobeto hartuko dugu atseden, errazago mugituko gara eta gure eguneroko bizi-kalitatea hobetuko dugu.

Tailerrari Fraternidad-Muprespa-ren Arabako zuzendari probintzial Oscar Gómez Gómez jaunak eman zion hasiera, bertaratu zirenei ongietorria emanez. Hauek, arreta handia jarri eta parte hartzeaz gain, ekimena antolatu izana eskertu zioten Mutualitateari.

Hitzaldia Amaia Gómez Corcuera andereak eman zuen, Erakundearen Arabako Laguntza-zentroko fisioterapeutak

Hitzaldia bukatzean, debate interesgarria sortu zen eta jarraian bisitaldi gidatua egin zen Zuzendaritza Probintzialaren eraikinean barrena.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?