LARINGEKO MINBIZIA, AMIANTO- ETA KROMO-HAUTSA ARNASTEAGATIK SORTUTAKOA, LANEKO GAIXOTASUNEN ZERRENDAN DAGO

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Abenduaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialak 1150/2015 Errege Dekretua argitaratu du, 1299/2006 Errege Dekretua aldatzen duena. Horren bitartez, Gizarte Segurantzaren sisteman laneko gaixotasunak onartu eta horiek jakinarazteko eta erregistratzeko irizpideak ezartzen dira.

Testu honek azaroaren 10eko 1299/2006 Errege Dekretua aldatzen du, jarraian adierazten den arrazoiarengatik: “data horretatik aurrerapen esanguratsuak egon dira ikerketetan eta zientziaren arloan, baita medikuntzan ere, eta horiei esker hobeto ezagutzen dira laneko zenbait gaixotasun agertzeko arrazoiak eta lanarekin duten lotura”.

Berritasuna zera da: eragile kartzinogenoek eragindako laneko gaixotasunen koadroan azpieragile berri bat gehitu da, laringeko minbizia, zuzenean amiantoarekin lotura duena, eta azpieragile horri lotuta dauden jarduera nagusiak zerrendatu dira.

Amianto-hautsa arnasteko arriskua duten lanbideak, amiantoa erabiltzen duten industrietakoak dira (adibidez, harri amiantiferoen meategiak, amiantoa ekoizten duen industria, isolamenduetako lanak, eraikuntzako lanak, ontzigintza, garajeetako lanak, besteak beste).
Hortaz, jatorria lanean izan ditzaketen eta etorkizunean laneko gaixotasunen koadroan sartzeko aukera duten gaixotasunen zerrendatik kanpo geratuko da amianto-hautsa arnasteagatik sortutako laringeko minbizia.

1150/2015 Errege Dekretua

Kanpoko botoiaEsteka

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?