SEKTORE PUBLIKOKO PROZEDURA ETA ARAUBIDE JURIDIKOARI BURUZKO 39 ETA 40 LEGEAK INDARREAN SARTZEA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileak, gogorarazten du joan den urriaren 2an honako lege hauek indarrean sartu zirela:

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Komunari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea.
  • Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea.

Lege horiek Espainiako zuzenbide administratiboaren oinarriak dira.

Espainiako administrazioei leporatu izan zaizkien gabeziak gainditzeko xedea dute, adibidez, segurtasun juridikorik eza sortzen zuen prozedura administratibo konplexuegiak.

Beste berritasunen artean, azpimarratu beharra dago larunbatak ez direla administrazioari dagozkion xedeetarako egun baliagarriak izango; eta bestetik, bitarteko elektronikoen bidez, administrazioekin harremanetan jarri ahal izateak hartzen duen garrantzia ere aipagarria da.

Besteak beste, indargabetuta geldituko da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

Mutualitatearen Laguntzailearen Txokoan, zure foroan, adierazitako legeen oroigarria aurkitu ahal izango duzu. Eman alta zerbitzuan; bertan, gainera, honako hauek aurkituko dituzu: gure sektorearekin lotutako jurisprudentziari buruzko liburu juridiko ugari, hitzarmen kolektiboak, lan-arloko legeria, egutegi fiskala eta eztabaida-foroa, besteak beste.

Fraternidad-Muprespa zure esanetara duzu beti, eta interesgarri gerta dakizkizukeen berritasun guztiak eskaintzen dizkizu.

Deskargatu

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Komunari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea.

Deskargatu

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?