2015EAN FRATERNIDAD-MUPRESPAK 300 MILIOI EUROTIK GORA SARTU DITU GIZARTE SEGURANTZAREN ERRESERBETAN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa
  1. Gizarte Segurantzaren Ondasunaren kudeaketari lotutako diru-sarrerak 955,85 milioi euro ingurukoak izan dira, 2013ko ekitaldian baino %3,82 gehiago.
  2. Fraternidad-Mupresparen emaitza 81,3 milioi eurokoa izan da 2014an.
  3. Plan Estrategiko Korporatibo berriarekin, kalitatearen eta eraginkortasunaren aldeko apustu argia egin du.

Uztailaren 23an, osteguna, Fraternidad-Muprespak aho batez onetsi zituen 2014ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak, Ohiko Batzar Nagusian.

2014. urtean susperraldia lortu da Gizarte Segurantzako afiliazioei dagokienez, eta hori onuragarria izan da Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileen sektorearentzako, bereziki Fraternidad-Mupresparentzako, izan ere babestutako pertsona kopurua areagotu du: %0,8 Laneko Kontingentzien kasuan eta %4,1 Kontingentzia Arrunten kasuan. Horrek esan nahi du 2014. urtean zehar 119.552 enpresa izan dituela lotuta, eta 1.228.353 langile babestu dituela. Horrez gain, atxikitako langile autonomoen kopurua ere areagotu da, 203.562 arte, hau da, aurreko urtean baino %4,87 gehiago.

Gizarte Segurantzaren Ondasunaren kudeaketari lotutako diru-sarrerak 955,85 milioi eurokoak izan ziren 2014an, aurreko ekitaldian baino %3,82 gehiago. Fraternidad-Muprespak erakutsi du Mutualitate eraginkorra eta fidagarria dela Gizarte Segurantzaren Sisteman. Izan ere, emaitza positiboa izan du, 81,3 milioi euroko soberakinarekin, eta diru-sarrerei erreparatuta sektoreko hirugarren Mutualitatea bilakatu da.

Emaitza positibo hauei esker, Mutualitateak 300 milioi euroko ekarpena egin ahal izan du Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsean. Funts horrek jada 47.721 milioi euro ditu, zeinetatik 3.254,98 euro Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileek (MSCC) eman dituzten, bereiz.

Fraternidad-Mupresparen apustua honetan datza: mutualistei kalitate goreneko zerbitzua eskaintzea. Horretarako, 1.992 langile ari dira lanean 98 zentro propioetan, eta osasun-laguntza kudeatzen dute itunpeko 700 zentrotan. 2014an, Mutualitateak 917.312 kasutan eman zien osasun-laguntza 95.349 gaixori Laneko Kontingentziengatik, eta 545.324 kasutan 92.708 gaixori Kontingentzia Arruntengatik.

Laneko arriskuak murrizteko eta prebentzioa mutualisten eguneroko lanetan integratzeko, 16.598 jarduera burutu ziren arlo horri lotuta, 3.544 enpresetan. Halaber, Fraternidad-Muprespak dibulgazio- eta aholkularitza-programa zabala abiarazi zuen enpresentzako. Amaieran, laneko istripuak murrizteko pizgarrien 774 eskaera jaso zituzten, Bonus direlakoak, guztira 8,34  milioi euroko balioa dutenak.

Fraternidad-Muprespak istripua izan duten langileei ematen dizkien gizarte-laguntzak, Prestazio Berezien Batzordearen bitartez, %30 egin zuten gora aurreko urtearekin alderatuta, 568.661 eurokoak izanik.

Presidenteak,Carlos Espinosa de los Monteros y Bernaldo de Quirós jaunak, bukaera eman dio ekitaldiari. Bere mintzaldian, erakundeko langile guztien bokazioa laudatu du, eta aipamen berezia egin du azken lau urteetan bizi izan duen aldaketa sakonaren inguruan, lehen Plan Estrategiko Korporatiboari esker. Erakundeko langileak animatu ditu gertutasuna, etengabeko hobekuntza eta mutualisten poztasuna mantentzera, horiek izango baitira bigarren Plan Estrategiko Korporatiboaren oinarriak. Horren bidez, sektorean duen lidergoa mantentzeko nahia argi uzten du erakundeak.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?