
AMUSALEK MURTZIAKO FRATERNIDAD-MUPRESPA SARITU DU
Murtziako Ekonomia Sozialaren Elkarteak (AMUSAL) Fraternidad-Muprespa, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzailea, saritu zuen joan den irailaren 23an.
Mutualitateak ohorezko aipamena jaso zuen, pertsonen prestakuntzan eta Murtziako ekonomia soziala garatzeko egindako apustuan, Amusal Goi-mailako Lanbide Heziketako Institutuari eskainitako laguntzagatik. Ildo honetan, Diagnosi-irudiaren goi-mailako graduko ikasleen prestakuntzaren garapenean gailendu da Fraternidad-Mupresparen laguntza. Izan ere, ikasleek, Murtzian eta Ciezan kokatutako Mutualitatearen laguntza-zentroetan burutu dituzte euren praktika profesionalak, eta laster Cartagenako zentroan ere gauzatu ahal izango dituzte.
Amusalen zuzendari kudeatzaileak, Juan-Pedro Sánchez López Jaunak, aurkeztu zuen ekitaldia eta Murtziako Alkateak, José Ballesta Celdrán Jaunak, zuzendu zuen. Murtziako Ogasun eta Administrazio Publikoaren kontseilaria, Andrés Carrillo González Jauna, eta Amusalen presidentea, José Francisco Ballester Pérez Jauna, ere bertaratu ziren.
Alejandro López-Briones Pérez-Pedrero Jaunak, Fraternidad-Mupresparen Murtziako zuzendari probintzialak, jaso zuen saria. Halaber, aipatutako zentroetako EUD diren Noelia Jiménez Yepes Andreak eta Inmaculada Balsalobre López Andreak diploma bana jaso zuten, Amusal Lanbide Heziketako Institutuko ikasleen prestakuntzan izan duten konpromiso eta lan didaktikoaren omenez.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"