
Autonomoen Jarduera Etetearen kudeaketari buruzko jardunaldia Manzanaresen
Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak Manzanaresen (Ciudad Real) José Luis Agudo De Blas Mutualitatearen Ciudad Realeko zuzendari probintzialak aurkeztutako jardunaldi interesgarri bat antolatu zuen. Honek, bertaratutakoei eskerrak eman ostean, Mutualitateek Prestazio Berezien Batzordearen bitartez ematen dituzten Prestazio bereziei buruzko hitzaldi laburra eskaini zuen.
Horren ondoren, Rafael Matheu Martín Madrilgo Prestazio Ekonomikoen Saileko teknikariak hartu zuen hitza Autonomoen Jarduera Eteteari buruzko (CATA) azalpen interesgarri bat burutuz eta bertaratutakoek mahaigaineratutako zalantza guztiak argitu zituen.
Azkenik, Antonio Martín Garrayo, Manzanareseko Fraternidad-Mupresparen Ordezkaritzako zuzendariak eman zion ekitaldiari amaiera, bildutakoei azaldutako interesa eta hizlariari parte-hartzea eskertuz.