Berrikuntzak gure bulego digitalean, enpresentzat, autonomoentzat eta aholkularientzat

Centros FM
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 5ean, COVID-19ren ondorioz autonomoentzako aparteko prestazioa eskatzeko zerbitzua abian jarri zenetik, Bulego Digitalean hobekuntzak egin ditugu, aholkularitza eta autonomoei izapideak errazteko eta enpresei informazio osoa emateko. 

Bulego Digitala egokitu dugu aholkularitza eta autonomoek aparteko prestazioaren onarpen-ziurtagiria deskarga dezaten, eta enpresetako prebentzio-zerbitzuek COVID-19 prozesuei buruzko informazio gehigarria lor dezaten

Hona hemen egindako hobekuntzak: 

1.- Zerbitzuak aldez aurretik betetako datu asko eskaintzen ditu eskabidean, gure informazio-sistemetan ditugun datuetatik abiatuta, eta horrek tramitazioan bizkortasun eta erosotasun handiagoa ematen du.  

2.- CATA.COVID-19 prestazioa onartzeko ziurtagiriak deskarga daitezke Bulego Digitaletik. (1. irudia)

Aholkularitzek, menuko “Prestazio ekonomikoak – Autonomoen prestazioak” aukerara sartuta eta iragazki sinple batez baliatuta, langileak zein prestazio duen eta zer motatakoa den jakiteko aukera dute. CATA.COVID-19 prestazioa eman bada, kontzesio-agiria deskargatzeko prest egongo da.

Aholkularitza batek COVID-19 prestazioak dituzten 10 autonomo edo gehiago baditu, Bulego Digitalaren bidez, urrats bakar batean jaso ditzake prestazioaren onarpen-ziurtagiri guztiak fitxategi bakar batean. Fitxategi horrek ziurtagiri guztiak ditu, eta, beraz, denbora handia aurrezten da. (2. irudia)

Autonomoek ere prestazio honen onarpen-ziurtagiria deskarga dezakete. Horretarako, “Tramiteak eta prestazio ekonomikoak – Nire prestazio ekonomikoak” menura jo behar dute (3. Irudia) 

3.- Bulego Digitalean kontrol-txosten berri bat ere sartu da, aholkularitzek eta elkartutako enpresek COVID-19 delakoaren ondorioz aldi baterako ezintasunagatik baja egoeran dauden edo egon diren langileen zerrenda lortzeko. Informazio hori erabilgarria da bai enpresatako prebentzio-zerbitzuetarako (informazio hori behar baitute osasuna zaintzeko eginkizuna betetzeko), bai nominak egiteko (aldi baterako ezintasuneko kenketak gertakizun profesionalekoak bezala kalkulatu behar baitira).

Baja- edo alta-data aldi jakin batean duten prozesuak edo baja-egunen bat duten prozesuak sartzea eska daiteke txostenean. “Kontsultatu” hautatzean, sistemak COVID-19 bidezko kontaktu, esposizio edo infekzioaren ondorioz aldi baterako ezintasuna duten langileen zerrenda osoa erakutsiko du. “Txostena sortu” hautatuz gero, erabiltzaileak txosten zehatza lortuko du langileen zerrendarekin, kalkulu-orri formatuan. Txostenak, besteak beste, datu hauek biltzen ditu: enpresaren IFK, enpresaren izena eta probintzia, langilearen datuak, kontingentzia-mota, bajaren arrazoia (“Kontaktua edo esposizioa” edo “Infekzioa”) eta aldi baterako ezintasunaren prozesuaren datak. (4. irudia)

4.- Bulego Digitala erabiltzaileentzat erabilgarriagoa izan dadin, bilaketa-irizpide berriak sartu dira “Kudeatutako mutualistak” atalean, adibidez, Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbakia, nortasun-agiriaren identifikatzailea eta izen-deiturak. Hala, aholkularitzak erraz aurki ditzake bere zorroko autonomo zehatzak. (5. irudia)
 
Autonomoen erregistroetan “Prestazioak” esteka gehitu da, autonomoari eman zaizkion edozein motatako prestazio ekonomikoak kontsultatzeko: Langile autonomoaren jarduera etetea (CATA), aldi baterako ezintasuna (ABE), haurdunaldiko edo edoskitzaroko arriskua (PREL) edo adingabeak zaintzea (CUME), aipatutako CATA COVID-19az gain.
 

¿Te ha resultado útil?