Ciudad Realeko Gizarte Graduatuen Eskolarekin lankidetzako hitzarmena berritzea

Berritasunak

Joan den otsailaren 24an Ciudad Realeko Gizarte Graduatuen Eskolaren eta Fraternidad-Mupresparen arteko lankidetzako hitzarmenaren sinadura berritu zen. Gizarte Graduatuen Eskolaren aldetik, honen presidentea, Patricia Plaza Martín eta Fraternidad-Mupresparen ordezkari gisa Natalia Fernández Laviada Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioaren zuzendariorde nagusia izan ziren sinatzaile.

Ondoren, eta hitzarmen honi jarraikiz, Lanerako Lanbide-prestakuntzako Zentro Nazionaleko ekitaldi-aretoan “Administrazio Prozedurari buruzko Lege Berria” izeneko jardunaldia antolatu zen.

Natalia Fernández Laviada, Fraternidad-Mupresparen Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioaren zuzendariorde nagusiak aurkeztu zuen ekitaldia eta bertan, Gizarte Segurantzarekin lan egiten duten Mutualitateen eginkizuna izan zuen hizpide. Adierazi zuenez, hauek Gizarte Segurantzarentzat sostengu handia direla gutxik daki eta “1.450.000 enpresak dute Gizarte Segurantzarekin lan egiten duten Mutualitateekiko konfiantza, hau da, 13 milioi langile babesten dituzte, 2 milioi inguru lan-istripu saihesten dituzte, ia 10.000 pertsonal sanitariok egiten dute bertan lan,18 milioi ekintza mediko burutu dituzte urtean eta 28.900 milioi euroko ekarpena egin diote GSri, 3.770 milioi euro aurreztuz”, azaldu zuen.

Aurkezpena amaitutakoan, Patricia Plaza Martín Ciudad Realeko Gizarte Graduatuen Eskola Ofizialeko presidenteak hartu zuen hitza eta hizlariei parte-hartzea eskertu zien.

Manuel López Sacristán, Fraternidad-Mupresparen Aholkularitza eta Zerbitzu Juridiko Zentroko abokatuak egin zuen Administrazio Prozedurari buruzko Lege Berriari buruzko hitzaldia. Bertan, berritasunak eta baliabide elektronikoak azaldu eta dokumentuak, zehazpen-prozedura, eta epeen inguruko aldaketa esanguratsuenak zerrendatu zituen.

Mintzaldia amaitu zuenean, bertaratutakoen galderen txanda izan zen.

Ondoren, galderen txanda amaitu aurretik, María Lozano Garcíak, Tirant Lo Blanch Talde Editorialaren ordezkari komertzialak, hitz egin zuen.

José Luis Agudo de Blas Fraternidad-Mupresparen Ciudad Realeko zuzendari probintzialak eman zion amaiera ekitaldiari, hizlari eta bertaratutakoei haien parte-hartzea eskertuz.

¿Te ha resultado útil?